'Arrasateko Guridi anaia pilotariak'

Ubane Madera 2014ko abe. 10a, 08:40
Shanghain jarritako kartela, komiki eran..

"Ziurrenik, Daniel eta Juan Kruz Guridi Arregi ditugu Arrasatek eman dituen pilotaririk internazionalenak.  Bitxikeria batekin: ez zuten Arrasaten sekula pilotan ihardun". Horrelaxe aurkezten ditu Josemari Velez de Mendizabalek bere blogeko gaurko protagonistak. Eta hortik abiatuta dakar Europa, Asia eta Amerikan egindako ibilbidearen gaineko kontakizuna.

Hala, kontatzen du zela Donostian eskuz, erremontean eta zestan jokatzen hasi ostean, 17 urterekin Italiara salto egin, eta erremontea lagata, zestan hasi zen buru-belarri Daniel Guridi.

Italiatik Egiptora, Egiptotik Brasilera, Perura… harik eta bera eta anaia Juan Kruz Txinara iritsi ziren arte. Eta Asian joan-etorrian ibili ostean, Mexikon bukatu zuen ibilbide profesionala Danielek.

Haren ostean, arma denda bat jarri zuen Mexikon, "Insurgentes Etorbidean zeukan negozioa, batez ere Eibarretik inportatzen zituen pistola eta eskopetekin"… Kontakizun osoa argazki eta xehetasunekin Hots Begi Danbolinak blogean dago irakurgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak