Arrasateko PSE-EEk herritarren proposamenak jasoko ditu programa elektorala lantzeko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko abe. 9a, 12:39

Oscar Garcia, PSE-EEko Arrasateko alkategaiak herritarren iritzi, kexa eta proposamenekin osatuko du programa elektoraleko zati bat. Programa horrekin 2015eko hauteskundeetara aurkeztuko da. Proposamenak telefono bidez, posta elektroniko bidez edo inprimaki baten bitartez egiteko aukera izango dute herritarrek.

Arrasateko PSE-EEk etxeetara bidaliko du gutuna ondorengo egunetan. Modu horretan, herritarrei eskatu gura diete 2015eko hauteskundeetako programaren zati bat osatzen laguntzeko.

Proposamenak egiteko bideak

Herritarrek kexak, iradokizunak, ideiak... bidaltzeko aukera izango dute. Hiru modu daude horretarako:

  • Telefono bidez, 943 79 69 42 zenbakian.
  • Posta elektroniko bidez, socialistasdearrasate@gmail.com helbidean.
  • Gutunean jasoko duten inprimakiaren bidez.

Arrasateko sozialistek diote, modu horretan "guztiontzako egokia" den programa landuko dutela.

Marko ideologikoarekin bat egitea

Oscar Garcia alkategaiak dio "herritarren beharrei" erantzungo dien programaren aldeko apustua egiten dutela. Gaineratu du, proposamenak aintzat hartuko dituztela; hala ere, kontuan hartuko dute proposamen horiek "PSEren marko ideologikoarekin" bat egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak