Kirolaz eta euskaraz ariko dira Alex Txikon eta Maider Unda Arrasaten gaur

Eneko Azkarate 2014ko abe. 16a, 09:55

Alex Txikon mendizalea eta Maider Unda borroka libreko kirolaria.

Alex Txikon eta Maider Unda mahaiaren bueltan ariko dira Kirola eta euskara: zer harreman? galderari erantzun nahian. AEDko Bultza taldeak antolatu du mahai-ingurua eta gaur, abenduak 16, izango da, 19:00etatik aurrera, Arrasateko Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan. Xabi Urtzelai Goienako kiroleko arduradunak bideratuko du. Bukaeran bi kirolariei sinadurak eskatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Mahai-ingurua kirolari, monitore, irakasle zein gurasoei dago zuzenduta eta ordu bete inguru iraungo du. Txikonek eta Undak kirolaren baloreak, eskola kirol egoki baten ezaugarriak eta horretan guztian euskarak izan beharko lukeen garrantziaz jardungo dute, Urtzelairen galderei erantzunez. Hala, puntako bi kirolariek euren ibilbide profesionalean bizi izandako esperientzien berri emango dute, kirol mailan euskararen egoera nola dagoen aztertzeaz batera.

Euskara eta Kirola: zer harreman? ekitaldia AED elkarteko Bultza taldeak antolatu du, Itzarri enpresarekin eta Goiena Komunikazio Taldearekin batera. Bultza taldeak Arrasateko kirol esparruan euskararen erabilera zabaltzea du helburu eta horretan dihardu azkeneko hiru urteetan herriko hainbat kirol talderekin elkarlanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak