Atzoko partiduak zapatukoaren antz handia izan zuen, markagailuko gorabeherei dagokionez bai, behintzat. Bazirudien lehenengo zati amaieran Eibarrek gainditu ezineko aldea hartu behar zuela (16-21), eta bigarren zatiaren hasiera ere ildo beretik joan zen. Ford Mugarri Arrasatek, baina, Pulporen kontra moduan, harripetik atera zituen indarrak, partidua berdintzeko lehenengo, eta gol bateko aldeagatik irabazteko gero (30-29). Hala, final-laurdenetan Bidasoa izango dute aurrean arrasatearrek. Urte hasieran jokatuko dute lehia hori, baina eguna zehazteke dago oraindik.