Eskuak luzatuta, zerbait harrapatu nahian

Irati Goitia 2014ko abe. 6a, 15:48

Gozokiak, txikleak, paketeak... Eskuak luzatu eta zerbait harrapatu nahian ibili dira gaur goizean etxeko txikienak. Izan ere, San Nikolas eguna ospatzeko boloak egin dituzte Musakola, San Andres eta Uribarri auzoetan, eta baita Uarkapeko pilotalekuan ere. [BIDEOA]

Auzoetako boloak auzoko alkatetzek antolatzen dituzte. Uarkapen egin dena, berriz, Udalak. Azken horretan, aurtengo berrikuntzetako bat izan da zinegotziek jaurtitzen zituzten gozokien artean, bidezko merkataritzako produktuak zeudela. Denera banatu dituzte 500 euro gozokitan. Horrenbestez, ondo bete dituzte umeek hutsik eraman dituzten plastikozko poltsak.

Aurtengo beste nobedadeetako bat izan da umeak lau taldetan banatzea –0-3 urte, 3-6 urte, 6-9 urte eta bederatzi urtetik gorakoak–. Kaotiko xamarra izaten zela-eta, Udalak hartutako erabakia izanda eta lehendabizikoz  sailkatu dituzte lau taldetan haurrak. Udaletik adierazi dute hobetze aldera egin dutela saiakera. Eta egia esan, amaieran, hainbat gurasok esan dute aurtengo antolakuntza gustukoago izan dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak