Omenaldia 100 urte bete dituen Felisa Gartziari

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko abe. 5a, 14:50
Felisa Gartzia senideekin batera, omenaldia jaso ondoren.

Aita Menni ospitalean hainbat urte daramatzan Felisa Gartziak 100 urte bete zituen atzo, eta merezitako omenaldia jaso zuen. Soriako herri txiki baten jaioa, Gallartara (Bizkaia)  etorri zen eta osasun mentaleko arazoak zituela-eta, Aita Mennin ingresatu zuten. Gaur egun hiru biloba eta hiru birloba ditu. Meza bereziaren ostean, Gesalibarko abesbatzak eta Jose Ignacio Jauregi Barberito txistulariak hartu zuten parte omenaldian. Inazio Azkarragaurizar alkateak eta Ongizate Saileko zinegotzi Amaia Larrañaga bertan egon ziren. Diputaziotik ere heldu zitzaizkion loreak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak