Atzo amaitu zen cavaren astea Kajoi tabernan

Imanol Gallego 2014ko abenduaren 5a

Codorníuren dantzatean egondako zenbait parte hartzaile.

Ospakizun eta festa gehienetan presente egon arren, cava nahiko edari ezezaguna da. "Jendeak ardo onen sekretuak ezagutzeko antolatu ditugun jardunaldiak dira hauek", dio Kajoi tabernako Antonio Murillok. Atzo Codoníu upategiaren txanda izan zen, baina martitzenean Sumarroca izan zen gonbidatua.

Burbuilak, tenperatura, edalontzia... bertaratu zirenek euren kezka eta galderak egin zizkioten Cordoníu etxeko Fernando Zelaiari. Saioa baina ez zen galderetara mugatu eta 463 urte dituen Kataluniako upategi ezagunaren ardo gorenak dastatu zituzten, beste batzuen artean Reina Maria Cristina edo Gran Codorníu ardo ezagunak.

Maiatzean ardoa

Ohiturari eutsiz, Kajoi tabernak maiatzean Errioxako hainbat upategirekin elkar lanean, hainbat dastatzen eskainiko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak