Egitarau oparoa prestatu du Besaidek 2015erako

Maialen Torres 2014ko abe. 5a, 16:22

Besaide Mendi Elkarteak otsailaren 14-15eko asteburuan egingo du lehen mendi irteera datorren urtean. Gainera, erraketekin joango dira mendira, eta gero sagardotegia izango dute. Hori, ordea, hasiera baino ez da. [EGITARAUA]

Martxoan eskola arteko ibilbide neurtuak izango dira Arrasaten bertan. Urte osoan, gainera, Arabako lautadan zehar ibiliko dira eta etapaka zeharkatuko dute. Horrez gain, beteranoen martxa eta Pirinioetara hainbat irteera egingo dituzte.

Eski alpinoa

Eski alpinoa egiteko hainbat egonaldi ere antolatu dituzte. Batetik, egun bakarreko zein asteburu osorako irteerak izango dira Formigalera, urtarrilaren 17-18ko asteburutik hasi eta martxoaren 21-22kora.Irteera horien zein aurrez aipatutako ekintzen data zehatzak eta xehetasun gehiago ikusgai daude Besaide.org webgunean. Edonola ere, jakinarazi dute irteera horiek aldaketak eduki ditzaketela, eta elkarteak hilero argitaratzen duen egitarauari adi begiratzea gomendatu dute.

Federatzeko gomendioa

Elkartetik dei egin diete mendizaleei, federatu lizentziak eskura ditzaten, horretarako hamaika arrazoi badirela ziurtatuta. Garrantzitsuena, dudarik gabe, lizentziak dakarren asegurua dela diote, mendizaletasuneko edozein jarduera egitean gertatzen diren istripuak estaltzen baititu, betiere hautatzen den estalduraren arabera.

Horrez gain, federatzeak prestakuntza, informazioa eta laguntza teknikoa jasotzeko abantailak eskaintzen ditu, eta ez hori bakarrik, baita prezio bereziak eta deskontuak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak