MUko bi ikaslek 'Orona Get Up' saria jaso dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko abe. 3a, 13:04

Jon Altuna, MUko Ruano eta Garavito eta Oronako ordezkaria sari banaketa ekitaldian.

Orona Get Up sariak banatu berri ditu Mondragon Taldeko kooperatibak. Aipatutako sariek unibertsitateko karrera amaitu eta ikertzen diharduten gazteentzako bultzada izan nahi dute. Aurtengoan, MUko bi ikasle saritu dituzte: Diego Garavitok bigarren saria jaso du eta Mikel Ruanok hirugarrena.

Orona Get Up sariek unibertsitateko karrera amaitu eta ikertzen diharduten gazteentzako bultzada izan nahi dute. Aintzat hartu dute proiektuaren zati batean ikerketa sartu badute, eta, aldi berean, garraio bertikalaren, hiri mugikortasunaren eta eraikinen kudeaketa energetikoaren arloetan nobedadeak eskaini badituzte. 

Talentua detektatzeko modua

Oronako Giza Baliabideetako zuzendaria den Mikel Tolosak banatu zituen sariak eta adierazi zuen: “Ekimen hau oso garrantzitsua da unibertsitateekin loturak sendotzen jarraitzeko, Oronan sartzeko talentua detektatzeko bide gisa, eta Oronak berrikuntzarekin eta etorkizunarekin duen konpromisoa indartzen jarraitzeko”.

MUko bi ikasle sarituak

Sarituak izan ziren: Pablo Gonzalez Oviedoko Unibertsitateko ikasleak lehenengo saria jaso zuen; bigarren saria MUko Diego Garavito Aguillari eman zioten, Modernitatea aginte panelean zehar eta soinua izeneko proiektuaren garapenagatik; eta, hirugarren saria Mikel Ruano Sanzek jaso zuen Orona makinen konfiguratzailea proiektuagatik.

Garavitok 1.000 euro jaso zituen eta Ruanok 500 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak