Abade, arkeologo, etnologo, euskaltzale eta, batez ere, humanista izan zen On Jose Migel, eta haren obra arlo horietatik aztertu du hizlariak, "zientzia gizon erraldoi" horren garrantzia ulertzeko.
Goienagusi elkarteak antolatuta, Josemari Velez de Mendizabal ikertzaileak hitzaldi irekia eskaini du gaur Kulturaten. Jose Migel Barandiaran fundazioko presidente da Velez de Mendizabal eta bi zatitan banatu du hitzaldia. Lehenean, Barandiaranen biografia izan du hizpide eta ikuspegi orokorra eskaini du eta bigarrenean, berriz, Leze Txikiko indusketak izan ditu hizpide. Kulturateko areto nagusia bete egin da.
Abade, arkeologo, etnologo, euskaltzale eta, batez ere, humanista izan zen On Jose Migel, eta haren obra arlo horietatik aztertu du hizlariak, "zientzia gizon erraldoi" horren garrantzia ulertzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.