Festa ederra egin zuten han: bazkaldu, dantzan egin, photocall-a... eta iluntzean berriro bueltatu ziren Arrasatera: batzuk etxera joan ziren autobusetik jaitsi eta berehala, baina beste asko parrandan ibili ziren ordu txikiak arte.
Bada, photocall-ak sekulako arrakasta izan zuen. Gainera, datorren urteko ospakizuna antolatzeko testigua pasatu diote bost pertsonako lantalde bati.
Bartzelonatik, Goierritik... Leku askotatik etorri ziren ospakizunera, eta esan beharra dago garai bateko ia gela guztietako ordezkaritza izan zela: Ikastolako 8-A, 8-B, 8-C, San Viatorkoak, Uribekoak, nazionaletakoak...