"Pedro Zumelaga zenak, talde hartako partaideak gogoratzen zuen (argazkiko taldeko partaideak): "Kanta ederrekin aurkeztu genuen obra hura Ospitalean eta Aramaioko Bainu Etxean. Kristauak eta txinoen arteko harremanak islatzen zen antzezlanean", Txao pertsonaia Fakundo Sanpedro izan zen, Pedro Zumelaga Aita Zuria eta Joxe Mari Uranga Xan Karterua.
(…) "Bigarren argazkiak 1933ra eramaten gaitu. Eta Arrasateko Batzokiaren antzerki taldea ikusten dugu, eszenategian, Jose Otxoa eta Julio Galarta txistulariek lagunduta".
Jasokundeko ikastetxeko antzezlanekin bukatzen du Josemari Velez de Mendizabalek gaurko kontakizuna, arrasatear askok ondo asko gogoan izango dutena. Guztia irakurgai duzue (argazkiko kideen izenak ikusteko moduan ere bai) Hots Begi Danbolinak blogean.