Arrasateko Udalaren bandoa, Euskararen Egunari buruz

Jon Berezibar 2014ko abe. 3a, 00:00

Dagoeneko ate-joka dugu abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna. Kontuan hartuta euskararik gabeko Euskal Herririk ezin izan daitekeela, ospakizun-eguna izateaz gain aldarrikapen-egun bilakatu eta aurtengoan edukiz eta formaz beteta, 365 egunez luzatu nahi dugu. Hori horrela, ondorengoa


Lehenengoa.- Abenduaren 3tik abenduaren 10era arte (Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna) gure Udaletxean “Euskaraz bizi nahi dugu” dioen pankarta koloretsua jarri eta mantenduko dugu.

Bigarrena.- Dei egiten diegu udalerri honetako bizilagun euskaldun guztiei beraien elkarte, enpresa edo bestelako entitatean webgunea baldin badu, euskaraz jarri edota aritu eta izena eman dezaten “.eus” domeinua eskuratu ahal izateko  (http://www.domeinuak.eus/eu/), euskaldun guztion artean ikusgarri eta elkar ezagutzeko gai izan gaitezen, gure hizkuntza komunitatea munduaren aurrean ager dadin.

Hirugarrena.- Herritarroi gogorarazi nahi dizuegu, edozein hizkuntz eskubide urratua sumatzen duzuenean, eskuragarri duzuela  www.behatokia.org zein http://www.euskara.euskadi.net/r59-eleb/eu/ web orrietan kexa jartzeko bidea. Behatokia elkarteak zein Elebide zerbitzuak garatzen dituzte kexei dagozkien jakinarazpen eta gestioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak