Eguenean estreinatuko du Eibarrek Atxabalpe 'berritua'

Xabier Urtzelai 2014ko abe. 2a, 14:03

Atxabalpe, uztailean

Lau hilabete pasa dira ondoko erretratutik, uztailean halaxe zegoen Atxabalpeko "berdegunea". Orain beste itxura bat du, garai batean izan zuenaren antzekoa. Eibar futbol taldeko teknikoek hilabete hauetan erabat txukundu dute berdegunea, eta aurreikusi baino beranduago izango bada ere, Eibarrek eguen honetan, hilak 4, estreinatuko du Atxabalpe "berritua". 12:30ean inaugurazio ekitaldia egingo dute, bertan izango dira Arrasateko alkatea eta Eibarko presidentea, eta ondoren entrenatuko du Eibarrek. Saioa, baina, ez da ez publikora, ezta komunikabidetara zabalik egongo. 

Eibarrek eta Arrasateko Udalak urtebeteko lagapen kontratua sinatu zuten Atxabalpeko berdegunea erabiltzeko eskubidearen truke, eta kontratu hori urtebetez luzatzeko aukera dute. Hala, Udalak 600 euro jasoko ditu hilero, trukean. Orain arte Ipuruan entrenatzen ez zutenean, armaginek Bergarako Agorrosingo zelaian entrenatzen zuten, eta berez, Gabonetan amaituko dute hitzarmen hori. Hala, aurrerantzean asmoa dute astean bi entrenamendu saio Atxabalpen egitea. Erabaki hori, baina, Garitanoren eskuetan egongo da, eta oraindik ikusteko dago Atxabalpeko berdegunean zelan erantzuten duen, eta zelan errekuperatzen den lan-saio batetik bestera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak