Jose Migel Barandiaran eta haren lanaren gainean jardungo du Josemari Velez de Mendizabalek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko abe. 2a, 10:36

Jose Migel Barandiaran. Euskal logoa hitzaldia eskainiko du Josemari Velez de Mendizabalek bihar, eguaztena. Jose Migel Barandiaran fundazioko presidenteak bi zatitan egingo du hitzaldia: lehenengoan Barandiaranen biografia izango du hizpide; eta, bigarrenean, Barandiaran eta Arrasate gaiari helduko dio. Kulturaten izango da, 10:00etan.

Goienagusi elkarteak antolatutako hitzaldia izango da, Josemari Velez de Mendizabalek Kulturaten eskainiko duena; hala ere, nabarmendu dute gaian interesa duen edonork izango duela hitzaldira sartzeko aukera.

Barandiaranen lanen garrantzia

Jose Migel Barandiaran Fundazioko presidenteak bi zatitan eskainiko du hitzaldia. Lehenengoan, Barandiaranen biografia izango du hizpide. Abade, arkeologo, etnologo, euskaltzale eta batez ere humanista izan zen Barandiaran. Arlo horietan egindako lana aztertuko du.

Arrasaterekin izandako harremana

Bigarren zatian, Barandiaran eta Arrasate gaia hartuko du ardatz. 1956-1968 artean Leze Txikiko indusketetan ibili zen ataundarra, eta ondorioz Arrasaterekin harreman estua izan zuen.

Hitzaldia Kulturaten izango da, eguaztenean, 10:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak