14:20 inguruan gertatu da ezbeharra. Kamioi batek, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, autobusarekin talka egin du eta autobuseko atzeko ezker alde guztia txikituta gelditu da.
Larri zauritutako bidaiariak
Gasteizko suhiltzaileek oso larri zeuden bi bidaiari atera behar izan dituzte autobusetik; bata Txagorritxuko ospitalera eraman dute, eta bestea, Santiagora.
Larri zaurituta zeuden beste hiru bidaiari ere Txagorritxura eraman dituzte, eta beste zauritu larri bana eraman dituzte Santiagora eta Debagoieneko Ospitalera.
Zauri arinak dituzten bidaiariak, berriz, Legutioko osasun zentrora eraman dituzte.