Prozesua baloratzeko orduan hiru ideia azpimarratu dituzte: prozesua "beharrezkoa" da, saioen dinamizazioa "ongi" baloratu da eta ideia orokorretatik zehaztasunetara joatea "zaila" izango da. Abenduan beste bilera bat egingo dute hiru eragile horiekin, eta baita haurrekin, nerabeekin zein gazteekin. Urtea amaitu ostean balorazio sakon bat egin eta hartu beharreko bidea zehaztuko dute.
Galdetegiak, abenduaren 10era arte
Gainera, herritarrendako galdetegiak abenduaren 10era arte erantzun daitezke; herriko hainbat txokotan daude eta digitalki ere bete daitezke, lotura honetan klikatuz. Prozesuaren jarraipena egin daiteke blog horretan.