Bazkide izateko, hurrek zazpi euro ordaindu beharko dituzte, gazteek bederatzi eta helduek zein 65etik gorakoek hamalau. Horren truke, Besaideko materiala alokatzeko aukera izango dute eta beherapenak eskuratuko dituzte. Horrez gain, bazkideei datuak eguneratzeko dei egin diete; batez ere, posta elektronikoak.
Hain zuzen, federatu lizentzien baldintzak, aukerak eta tarifak Besaideren webgunean daude ikusgai.