Hala ere, Iregik esan du taldea oso ondo" ikusten duela eta baduela konfiantza jokalariengan. Gainera, uste du joan den jardunaldian getariarren aurka garaipen denboraldia hautsi zuen porrota eskuratu arren, joko aldetik "itxura eman" zutela, eta, erakutsitako intentsitate bera mantentzen badute, bihar aukerak izango dituztela. Esan du, baita ere, partiduz partiduko lanketa egiten ari direla, eta ez dutela utziko joan den asteko porrotaren itzalak euren zapatuko jokoa kalte dezan.