Santamasetako 37. krosa abenduaren 14an izango da

Maialen Torres 2014ko aza. 29a, 16:22

Arrasate Atletiko taldearen eskutik, badator aurten ere Santamasetako krosa. Gazteenek emango diote hasiera egunari, eta 11:00etan 13 eta 14 urtekoena izango da lehen lasterketa. Hortik aurrera, 12:00ak arte, adinaren arabera banatutako korrikalariek irteera egingo dute hamar minutuan behin, eta azkenak 5 eta 6 urtekoak izango dira. Kontuan hartu beharra dago, baita ere, ibilbidea adin bakoitzera egokitua izango dela.

Zaharrenek 800 metrokoa egin beharko dute eta gazteenek, 100 metrokoa. Tartean, adinaren arabera proportzionalki murriztuko da korrikalariek bete beharreko distantzia.

Helduen krosa, berriz, 12:30ean hasiko da eta kuadrillaka lehiatu beharko dute. 6,4 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, guztira, herriko plazan hasi eta bukatzen den zirkuituari lau buelta emanda.
Puntuazioa neurtzeko, kuadrilla bakoitzeko lehen bost korrikalarien denborak hartuko dira kontuan. Izena emateko bost euro ordaindu beharko dira.

Ibilbidea

Herriko Plazan hasi, eta Arrasate pasealekuan zehar, Zerkaosteta kaleraino joan beharko dute lehenik korrikalariek. Hortik, zuzen jarraitu eta Biteri plazan biratu ondoren, Abaroaraino iritsi beharko dute, Garibai kalean zehar. Bertan, buelta eman eta kale beretik Maalako biribilguneraino egin beharko dute korrika, Maalako Arrabaletik eta Seber Altubetik pasata, Arbolapetaraino iristeko. Azkenik, berriro Seber Altubetik igarota, hasitako leku berean amaituko da ibilbidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak