Liburuarekin "oso pozik" eta nobela "potentea" dela kontatu berri du aurkezpenean Arrasateko idazleak. La verité sur l'affaire Harry Quebert irakurri ostean txunditu eta dema egin zion bere buruari, ea euskaraz halakorik egiteko gauza ba ote zen. Prime-time izan da emaitza, Ertzaintzatik kaleratutako bi gizonezko dituenak protagonista, Bala eta Clemente, ikertzaile agentzia baten dihardutenak. Telebistaren munduan girotu du Anduezak nobela eta, hain zuzen, eskarmentua duen gidoigintzako eta kazetaritzako idazkera garbi eta azkarra erabili ditu plano diferentetan eraikitako istorioa kontatzeko.