Jose Maria Arizmendiarrieta gogoan izateko hainbat ekitaldi egingo dituzte egunotan. Gaur, eguena, Arizmendiarrieta. Gaurko begiradak izenarekin mahai-ingurua egingo dute, 19:00etan, Kulturaten. Zapatuan, aldiz, meza esango dute Arizmendiarrietaren omenez , 19:00etan, San Frantzisko elizan. Hain zuzen, zapatuan, Arizmendiarrieta hil zela 38 urte beteko dira.
Arrasate eta Bergarako artzapez-barrutiak antolatuta, mahai-ingurua eta meza esango dute Jose Maria Arizmendiarrieta hil zela 38 urte beteko direla gogoan izateko. Hain zuzen, zapatuan beteko da 38. urteurrena.
Mahai-ingurua egingo dute
Arrasateko Kooperatiba Mugimendua bultzatu zuten baloreek gaur egun duten balioaz jardungo dute mahai-inguruan. Arizmendiarrieta. Gaurko begiradak izango da izenburua, eta Horacio Argarate parrokoak gidatuko du. Kulturaten izango da ekitaldia, 19:00etan.
Zapatuan meza esango dute
Zapatuan, 19:00etan, San Frantzisko elizan meza ospatuko dute. Modu horretan, Arizmendiarrieta hila zela 38 urte bete direla izango dute gogoan.