Arrasateko Udalak herriko enplegua sustatzeko egindako egitasmoen artean 100.000 euro bideratu ditu herriko enpresetan langabeen kontratazioa bultzatzeko. 50 langile ala gutxiago dituzten enpresek eskatu ditzakete laguntzak eta kontratuek gutxienez 6 hilekoak eta jardun osokoak izan beharko dute. Horren trukean kontratu bakoitzeko 2.250 euroko laguntza jaso ahalko dute eskatzaileek. Eskabideak eta informazio gehiago, BAZen.