Arrasate Zientzia Elkarteak antolatuta, euskal abizenen sorreraren gainean egingo du berba gaur, hilak 25, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiako Onomastika Batzordeko idazkariak. Kulturateko areto nagusian izango da, 19:00etan, euskaraz zein gazteleraz. 'Arrasateko Iragana Astintzen' hitzaldi zikloaren hirugarren edizioaren barruan kokatzen da gaurko saioa. Goialdean, Aitziber Aranburuzabalak Arrasate Irratian Gorrotxategiri egindako elkarrizketa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.