Arrasateko Makatzenako bizilagunen eskaerak auzoak hobera egin dezan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko aza. 24a, 12:58
Makatzena zaharberritzeko obrak aurrera doaz.

Arrasateko Makatzena auzoa zaharberritzen ari dira. Hezetasun arazoak konpontzeko isolamendua eta auzorako zein etxeetarako irisgarritasuna bermatzea dira planaren helburu nagusiak. Bertako 17 atarteetatik zortzi atartetako bizilagunek Jaurlaritzaren Revive planean sartzea erabaki, eta badira hilabete batzuk obrak hasi zirela. Jaurlaritzak 1.815.000 euroko diru-laguntza eman zuen, hau da, 15.000 euro etxebizitza bakoitzeko.

Etxebizitzetan egin beharreko lanez harago, bestelako eskaera batzuk ere egin dituzte auzotarrek: auzoko goialdeko errepidea konpontzea –batez ere garajeen gunea–, goiko kalean autobus geltokia jartzea eta irisgarritasuna hobetzeko planarekin jarraitzea –Hondarribia kaletik edo ingurutik igogailu bat jarriz, adibidez. Udalak azken Tokiko Gobernu Batzarrean onartu zuenez, 2015eko aurrekontuaren zirriborroan sartuko du errepidea konpontzeko proiektua. 

Igogailua jartzea aztertzen

Ez da autobus geltoki berri bat jarriko, Makatzenarako badaudelako dagoeneko bi geltoki. Hori bai, ez da alboratzen geltokietako bat lekuz aldatzea. Bestalde, irisgarritasuna hobetzeko lanean jarraituko du Udalak eta igogailua jartzea aztertzen ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak