Roberto Uribeetxeberria da MGEPeko I+Gen koordinatzaile berria

Jon Berezibar 2014ko azaroaren 24a

Carlos Gartzia Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi izendatu eta gero, haren lekua hartuko du Uribeetxeberriak.

Doktorea eta ikertzailea da MGEP-en eta ikasketaz, goi-ingeniaria da Automatikan. Erresuma Batuko Staffordshire Unibertsitatean Industria-Elektronikan eta Komunikazio Mugikorretan doktoregoa lortu zuen. Ikerkuntzaren eta berrikuntzaren alorrean jardun du Mondragon Unibertsitatean eta azken urteetan TIKen Ikerketa koordinatzailea izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak