"Jende nahiko elkartu gara. Ehun bat lagun, esango nuke nik. Helburua zen gure protesta modu nabarmenago batean erakustea. Kateatu, zirkulazioa eten eta hamar bat minutura iritsi da Ertzaintza. Bertan geunden hainbat lagun identifikatu egin ditu eta 400 euroko isuna jarri digu. Gure helburua zen ordu erdi inguruz bertan egotea, eta horren ostean erretiratu egin gara modu onean".
Halaxe kontatu ditu goizeko lehen orduko protestan parte hartu duen gizonezko batek ekimenaren nondik norakoak.