Lidergoa mantentzeko garaipena Mondraterentzat (4-1)

4 eta 1 irabazi zieten Anoetakoei etxekoek, baina partidu borrokatua izan zela aitortu du Jon Zabala entrenatzaileak. Izan ere, lehen zatian bi taldeek izan zituzten gol aukerak, baina Mondratekoak izan ziren asmatu zutenak. Markagailuan aurretik ekin zioten partiduari, eta ondoren berdinketa etorri bazen ere, gol baten abantailaz (2-1) joan ziren atsedenaldira. Aldageletara joateko hiru minuturen faltan sartutako golak konfiantza eman zion Mondrateri, eta bigarren zatian Anoetak baino joko hobea erakutsi zuten, erasoan asmatuz.

Zabalak taldeko atezainaren lan ona goraipatu nahi izan du, eta esan du garaipenarekin "pozik" daudela, lidergoa mantentzeko aukera eman baitie. Gaineratu du, ordea, postu hori egonkortzea ez dela erraza "goian egoteko, irabazi egin behar da", azaldu du.

Liga hasi zutenean kategoriari eustea zuten helburu Mondratekoek, baina lehen itzulia amaitzeko lau partidu falta diren honetan, beste begi batzuez begiratzen diote ligari. Zabalaren ustez, badituzte sailkapenaren goiko postuetan egoteko aukerak. Horrez gain, aipatu du "eskertzekoa" dela atzoko partidara gerturatu ziren zaleen babesa, normalean baino jende gehiago izan baitzen harmailetan, partidua ezohiko orduan jokatu arren.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.