Zabalak taldeko atezainaren lan ona goraipatu nahi izan du, eta esan du garaipenarekin "pozik" daudela, lidergoa mantentzeko aukera eman baitie. Gaineratu du, ordea, postu hori egonkortzea ez dela erraza "goian egoteko, irabazi egin behar da", azaldu du.
Liga hasi zutenean kategoriari eustea zuten helburu Mondratekoek, baina lehen itzulia amaitzeko lau partidu falta diren honetan, beste begi batzuez begiratzen diote ligari. Zabalaren ustez, badituzte sailkapenaren goiko postuetan egoteko aukerak. Horrez gain, aipatu du "eskertzekoa" dela atzoko partidara gerturatu ziren zaleen babesa, normalean baino jende gehiago izan baitzen harmailetan, partidua ezohiko orduan jokatu arren.