Arizmendiarrietaren baloreei buruzko gogoeta-saioa egingo dute hilaren 27an Kulturaten

Jon Berezibar 2014ko aza. 20a, 16:25

Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 38. urteurrenaren harira, Arrasate-Bergarako Artzapez-barrutiak eta haren beatifikaziorako Batzorde Postulatzaileak, mugimendu kooperatiboa sustatu zuten baloreen inguruko gogoeta saioa antolatu dute. Hilaren 27an mahai-ingurua egingo da Kulturaten, 19:00etan.

"Elizaren doktrina jarraituz", "Arizmendiarrietaren helburua gizabanako guztien duintasuna eta berdintasuna lortzea" zela-eta, Arrasateko esperientzia kooperatiboaren aitzindari izan zenaren  heriotzaren 38. urteurrenean, gaur egundik begiratu gura diote elizgizonaren lanari.

Azaroaren 27an Kulturaren (19:00) egingo duten mahai-ingurua Joxemari Artzalluz Hemen aldizkariaren zuzendariak gidatuko du. Hain zuzen, saioan bertan Arizmendiarrieta. Gaurko begiradak ale berezia aurkeztuko dute. Mahai-inguruan parte hartuko dute Lankiko zuzendari, Ainara Udaondok eta Pako Garmendia Deustuko Unibertsitateko Soziologia katedradunak.

Oroipen ekitaldiekin amaitzeko, hilaren 29an, meza ospatuko dute San Frantzisko elizan 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak