Etxaluze eta Musakola arteko bizikleta bidea, aurrera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko aza. 20a, 15:01

Bizikleta Mahaian adostutako irizpideen arabera idatziko da Etxaluzetik Musakolara joango den bizikleta bidearen proiektua. Udal gobernuak asteon onartu du proposamena, eta proiektua datorren urtearen hasieran erakutsiko da jendaurrean.

Bi irizpide nagusi adostu dira Etxaluze eta Musakola lotuko dituen bizikleta biderako. 30 kilometro orduko abiadura muga duen errepide tartean, bizikletendako segurtasuna bermatzen bada, bidea partekatuko da autoekin. Aldiz, 40 kilometro orduko abiadura muga dagoen errepide tarteetan bizikletendako bide berezitua egongo da, beti ere bideak eta espazioak uzten badu.

Oinezkoei ez zaie lekurik kenduko

Bigarren irizpidea izan da bizikleta bideak egiteko ez zaiela oinezkoei lekurik kenduko. Bestalde, obren exekuzioaren inguruan, mahaiaren proposamena da obra osoa ahalik eta lasterren eta aldi berean egitea. Edozelan ere, faseetan eginez gero, obrak bi zatitan egin beharko lirateke: Maala eta Musakola arteko zatia batetik, eta Kontzezino eta Maala artekoa bestetik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak