Era berean, protesta egiteko "eskubide osoa" dutela diote: "Ez dugu uste San Juanen sexualitatea dudan jartzeak inor irain dezakeenik. Sexualitatea ez da gizon edo emakume izateaz definitzen, askoz zabalagoa da. Iraindua sentitu denak ez du pertsonen arteko berdintasunean sinisten, eta hetero-arauen menpe bizi da. Lanean jarraituko dugu gizarte hetero-patriarkalarekin amaitu arte". San Juanen irudia berritzera ari dira orain.