Ternua Group sortu dute Ternua, Lorpen eta Astore markek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2014ko aza. 20a, 12:32

Kirol arropetan marka ezagunak diren Ternua, Astore eta Lorpenek Ternua Group taldea sortu dute. Kirol arropa eta osagarrien diseinua, fabrikazioa eta komertzializazioa egingo du taldeak. Uztailean Ternua eta Astorek (Import Arrasate) Nafarroako Lorpen enpresa erosi zuten; modu horretan, bi enpresen arteko integrazioa hasi zuten.

Astorek, Ternuak eta Lorpenek Ternua Group holdinga eratu dute.

Talde berriak 27 milioi euroko fakturazioa du. Hego Euskal Herria eta Espainia kontuan hartuta, Ternua Group-ek outdoor sektoreko %12ko merkatu kuota dauka; eta, nazioartean, hazten joateko helburua dute. Helburu zehatza esportazioak 2016ko salmenten %35a izatea da, eta epe motzean %50a.

Komertzialekin jardunaldiak hasi dituzte

Taldearen lehenengo jardunaldia urriaren 28an eta 29an egin zuten Arrasateko egoitzan: Sales Meeting Ternua North America FW 15-16. Torontoko filialeko komertzialak eta AEBetako ipar ekialdeko eta Quebec-eko komertzialak izan ziren bertan. Aste honetan Sales Meeting Europe and Asia FW 15-16 egin dute, Alemania, Austria, Suitza, Frantzia, Italia, Txekia, Errumania, Japonia, Taiwan y Hego Koreako komertzialekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak