Arrasateko Anger taldeak ia gertu dauka disko berria. Sute perfektua ipini diote izena Hirugarren azala (2012) lanaren jarraipenari. Karlos Osinaga Txap-ek ekoiztua eta Jonan Ordorikak masterizatua, 10 abesti ditu eta abendu hasieran egongo da eskuragarri. Aurrerapen abestia sarean eskegi dute: Lauburu Tea Party. Durangoko Azokako Ahotsenean aurkeztuko dute Sute perfektua abenduaren 6an, 11:30ean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.