Sufrituta irabaziz, lehen lekuan jarraitzen du Arrasateko errugbi taldeak

Mireia Bikuña 2014ko aza. 16a, 17:30

Sei jardunaldi jokatu ostean, Arrasateko Kanpanzar taldeak bolada onarekin jarraitzen du. Bigarren mailan, oraingoz, ez dauka areriorik eta zapatuan Arratiko taldea menderatu zuen Mojategin: 20-3.

Bosgarren minutuan entsegu bat egin zuten etxekoek. Baina, markagailuan aurreratu arren, Arratikoek estu hartu zituzten. Talde gogorra dute bizkaitarrek.

Lehen zatian ondo eutsi zuten etxekoen erritmoa eta lehian sartuta egon ziren, baina bigarrenean jokalari falta igarri zuten. Arratikok 17 jokalari zituen eta etxekoek 21. "Lau aldaketa izan ditugu eta horrek balio izan digu indarrak ondo neurtzeko", esan zuen Isasik.

Bizkaitarren nekea aprobetxatu zuten markagailuko aldea zabaldu eta denboraldirako seigarren garaipena eskuratzeko. Oraindik ez dute partidurik galdu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak