Bosgarren minutuan entsegu bat egin zuten etxekoek. Baina, markagailuan aurreratu arren, Arratikoek estu hartu zituzten. Talde gogorra dute bizkaitarrek.
Lehen zatian ondo eutsi zuten etxekoen erritmoa eta lehian sartuta egon ziren, baina bigarrenean jokalari falta igarri zuten. Arratikok 17 jokalari zituen eta etxekoek 21. "Lau aldaketa izan ditugu eta horrek balio izan digu indarrak ondo neurtzeko", esan zuen Isasik.
Bizkaitarren nekea aprobetxatu zuten markagailuko aldea zabaldu eta denboraldirako seigarren garaipena eskuratzeko. Oraindik ez dute partidurik galdu.