Azaroko azokan ez da ekintza osagarririk egongo, baina, Udaleko Enplegu eta Garapen Saileko teknikari Marga Garmendiaren arabera, udazkena izaten da urteko oparoena barietateari dagokionez.
Sasoiko produktuak jatearen garrantzia
Bestalde, Garmendiak nabarmendu du sasoian sasoiko produktuak jatearen garrantzia: "Ekoizpen jasangarriago bat ahalbideratzeaz aparte, gure gorputzaren beharrei zuzenean lotuta dago produktu batzuen edo besteen kontsumoa". Era berean, hilero egiten den saskiaren zozketak ez du hutsik egingo. Azokan erosketaren bat egiten duenak txartel bat jasoko du eta txartel irabazleak bertako baserritar batek prestatuko otarrea eramango du etxera. Pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da.