Arrasateko lehen pilotari profesionala?

Ubane Madera 2014ko aza. 12a, 08:41

Pedro Legarrigartu 1893an.

Arrasate, Portugalete, Bilbo, Buenos Aires, Mexiko, Habana, Madril… hiri horietan eta gehiagotan jokatu zituen pilota partiduak orain dela bi mende Pedro Legarrigartu Mondragones pilotari profesionalak. Akaso ogibide horretan lehena izan zen Arrasaten, Velez de Mendizabal historiagileak dioen moduan.

1869an jaio zen Arrasten eta 1888an hasi zen pilotan jokatzen Portugaleten, Frantzisko Legarrigartu aitak bultzatuta. Ikusleen estimazioa lortu zuen Bizkaia aldean, eta horrek itsasoz bestaldera eraman zuen Mondragones pilotaria.

Ezaguna egin zen orduan oso gutxiren esku zegoen ogibide horretan. Horren adibide da Madrilgo El pelotarismo aldizkariak beraren gainean kronikak argitaratu izana.

Bada, Mondragones-en arrastoaren atzetik ibili da oraingo honetan Josemari Velez de Mendizabal historiagile aramaioarra. Eta eskuratu duen informazioa partekatu gura izan du Hots Begi Danbolinak bere blogean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak