‘Euskarak 365 egun’ lelopean antolatutako programazioa ekintzaz beteta dator Euskararen Eguna

Josu Basterra 2014ko aza. 10a, 16:56
Andoni Egañak 'Euskara: zelan goaz?' izeneko berbaldia eskainiko du azaroaren 26an.

Arrasateko Euskalgintzak azaroaren 19an emango dio hasiera aurten Euskararen Egunaren bueltan antolatutako programazioari. Euskarak 365 egun lelopean antolatutako programazioan ekintza desberdinak prestatu dituzte eta baita erronka bat ere.

Euskararen erabilera Arrasaten azterketaren aurkezpenarekin hasiko da programazioa eguaztenean, azaroaren 19an. 19:00etan izango da hitzaldia Kultur Ateko areto nagusian eta Soziolinguistika Klusterreko Belen Uranga izango da hau gidatuko duen hizlaria.

Programazioak, 26an izango du jarraipena Andoni Egaña bertsolariak eskainiko duen hitzaldiarekin. Euskara: zelan goaz? izeneko hitzaldia eskainiko du bertsolariak 19:00etan Kultur Ateko areto nagusian.

Abenduaren 3an, euskararen egunean, Zu ta Gar ekitaldi nagusia egingo da, txokolate janarekin batera. Hau, Arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da herriko plazan eta ondoren txikiteo euskaltzalea egingo da.

Azkenik, programazioa amaitzeko, AED elkarteak ekoitzitako Erdaldun berrien kluba antzezlana eskainiko du Olatz Pagaldai aktoreak abenduaren 4an. 19:00etan izango da Kultur Ateko areto nagusian eta sarrera doanekoa izango da.

Erronka berezia

Aurten, arrasateko Euskalgintzak erronka txiki bat luzatu die herritarrei. Twiterrera Euskarak 365 egun ekimenaren irudiarekin 365 selfie edo auto-erretratu ateratzera desafiatu dituzte arrasatearrak. Argazkiak igotzeko epea azaroaren 24tik abenduaren 8ra artekoa izango da eta horretarako, #365egunArrasaten traola baliatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak