Abenduaren 1ean, HIESaren kontrako borrokaren munduko eguna da, eta honen harira antolatuko diren ekintzetako bat izango da hitzaldi hau.
Eli Moreno Carrillo, psikologoa, bitartekari familiarra eta sexologoa da. Gaur egun orientatzaile-lanak eta formazioa tartekatzen ditu eta heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna da.Formazioan sexualitatea, generoa, indarkeria eta bitartekaritza gaiak lantzen ditu.