Itsaspean murgilduta Galtzagorrirekin

Irati Goitia 2014ko aza. 10a, 10:40

Ikusgai dago Itsaspeko Bihotzak izeneko erakusketa azaroaren 15era arte, Kulturaten. Miren Gillok eman dizkigu azalpenak.

Aitziber Alonsok, Mireia Delgadok eta Miren Guillok diseinatu eta zuzendutako areto honek irakurtzeko zaletasuna sustatzeaz gain, genero berdintasuna lantzea du helburu, euskarazko haur literatura oinarri hartuta.

Ibilbide pedagogiko-artistikoa da egiten dena eta bost gunetan oinarritzen da. Txoko bakoitzean modu desberdinean egiten da edukiaren lanketa: ipuinak kontatuz, ikus-entzunezkoak ikusiz, abestiak kantatuz, jolasak eginez… Hala, besteak beste, Aitziber Alonsoren lana, eta Elena Odriozola eta Eider Eibarren ilustrazioak daude ikusgai Itsaspeko bihotzak erakusketan.

Informazio gehiago Galtzagorri Elkartearen webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak