Nazional mailako eskubaloi taldeak Atarrabian jokatuko du bihar, zapatua, 18:00etan Indurain Anaiak kiroldegian. Etxeko taldea bolada on batetik dator, eta bolada horri eustea izango da Pablo Gartziaren helburua. Sailkapenean 11. postuan dagoen Beti Onak taldearen aurka jokatuko dute. Nafarrak Santoñaren aurka 28-28 berdintzetik datoz; hortaz, puntu egarriz egongo dira. Arrasatearrak, aldiz, zazpigarren jardunaldian sailkapeneko laugarren postuan daude, 11 punturekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.