Iñigo Cabezafuego saltsa guztietan dabilen musikari iruindarra da. Mermaid, Black Lagun, Los Separatistas, Bizardunak edota Atom Rhumba taldeetako kide izan da, besteak beste, eta musikan ia 20 urteko ibilbidea egin ondoren, bere bakarkako lehen lana atera du.
Euskal Herriko rock eszenan oso ezaguna da Cabezafuego eta azken diskoa beste hainbat musikari ezagunekin grabatu du. Orain, hirukote formatuan aurkezten dihardu Camina conmigo lana, Los Brutales-ekin.