'La rosa del azafrán' zarzuela taularatzeko prest

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko aza. 5a, 16:58

'La tabernera del puerto' zarzuela egin zuen iaz Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak

Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kideak aurtengo zarzuela emanaldia egiteko azkeneko entseguetan murgilduta daude.  Jacinto Guerreroren musika eta Federico Romero eta Guillermo Fdez-Shawren libretoa duen La rosa de azafrán lana taularatuko dute oraingoan. Urtarrilean hil zen David Arzamendi Arrasateko musikariari eskaini gura diote aurtengoa.

Bi asteburutan banatuta, lau emanaldi egingo dituzte Amaia antzokian: azaroaren 22, 23 eta 29an, 19:30ean eta azaroaren 28an, 20:00etan. Asteon jarri dituzte sarrerak salgai; Amaia antzokio lehiatilan eskura daitezke eta on-line bestela honako helbidetan: arrasate-mondragon.net eta ticket.kutxabank.es.

Ezinezko maitasunaz

Zarzuela gehienetan moduan, maitasun istorioak ditu La Rosa de Azafrán-en kontakizunak oinarrian eta gizarte klase ezberdinetako amoranteak dira oraingoan protagonistak.

Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko abesbatzarekin batera, honakoak izango dira Amaia antzokiko taularen gainean kantuan: Ruth Osinaga, Igor Ganboa, Cristina Cubillo, Mikel Izurrategi, Arkaitz Garrido, Mertxe Salaberri, Luis Okina eta Enrike Altuna. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak