Zinegotzi edo alkate izateko aberats izan behar

Ubane Madera 2014ko aza. 5a, 08:31
Arrasateko Udaletxea, 1845ean. Argazkia: Mendia bilduma

"Erdi Aroko udal-sistemaren gain beherarekin, zenbait herritan baldintza bat nagusitu zen, ohitura bilakatu arte, alkate edota zinegotzi izan ahal izateko hidalgo eta millarista izan behar zela zioena". Horixe du oraingo honetan abiapuntu Josemari Velez de Mendizabal historiagileak Arrasateko historiaren pasartearen gainean. 1845ean, beraz, aberatsa izan beharra zegoen, hauteskundeetara aurkezteko.

Izan ere, horixe da "millarista" berbaren jatorria: "millarak" zituena zen. Eta zer zen “"millar"-a? Ondarearen araberako titulua genuen: etxe bat eta ortutxo bat hiribilduan edukitzeak eman zezakeen “"millar"-aren maila; baita baso emaritsu baten jabea izatea edota burni-ola batena", dio historiagileak.

Kontakizun osoa Hots Begi Danbolinak blogean dago irakurgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak