120 urteko ibilbidea duen egunkariren agintea 89an hartu zuen Francisco Elias Valencia kazetariak. Geroago, 1991n, atentatu bat jasan zuten, eskuin erradikaleko sektore batzuen mehatxu eta zentsuren ondoren. El Salvadorko Unibertsitateari eta laguntza internazionalei esker egunkaria publikatzen jarraitu ahal izan zuten, eta 1995ean, egunkariak kiebra jo ondoren, kooperatiba bilakatu zuten egunkaria, haren existentzia ziurtatzeko.