Berdintasunaren aldeko areto literarioa Galtzagorriren eskutik

Ander Larrañaga 2014ko urriaren 31

Galtzagorri elkarteak antolatuta, genero berdintasunaren gaia jorratzen duen Itsaspeko bihotzak areto literarioa egingo dute bihar, Kulturateko klaustroan, eta lehendabizikoz egingo da Arrasaten.

Areto literarioak jolas literarioak dira: haurrek aktiboki batean hartzen duten parte proposatutako jolasean. Haur literaturan genero berdintasunaren gaia ikuspuntu ezberdinetatik jorratzen dituzten liburuak hartuta, ilustrazioa, musika eta ikus-entzunezkoak uztartuz, genero berdintasuna eta pedagogia bera lantzen da. Hala, jolas bilakatuta, 8-11 urte bitarteko haurrei bideratutako areto literarioa izango da biharkoa.

Ez Arrasaten bakarrik

Edozelan ere, Itsaspeko bihotzak areto literarioek bide luzea dute aurretik: Arrasatez gainera, Hernanin eta Donostian ere egingo dira.

25-30 haurrez osatutako taldeetan egingo dira areto literarioak. Hemen, hamalau saio egingo dituzte bihartik hasita, hilaren 15era bitartean. Hernanin, beste hamazazpi saio eskainiko dituzte azaroaren 18an hasita 28ra arte, eta, amaitzeko, Donostian, Donostia2016ren egoitzan, hamar saio egingo dituzte azaroaren 29tik abenduaren 14a bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak