Amaia antzokia bete egingo da 'Don Giovanni' opera ikusteko

Eneko Azkarate 2014ko urr. 30a, 10:36

Wolfgang Amadeus Mozarten Don Giovanni obra, orain arteko operarik interpretatuena dela esan daiteke eta, oraingoan, Opera 2001 konpainiak taularatuta eta Ozenki elkartean gonbidatuta, Arrasatera etorriko da. Gaur ikus ahal izango da, Amaia antzokian, 20:00etan hasita. Aretoa bete egingo da, baina oraindik eskura daitezke sarrerak, leihatilan bertan, 30 euroren truke.

Ia hiru orduko iraupena duen ikuskizuna da eta komedia eta tragedia nahasten ditu. Operan honetan, 100 lagun baino gehiagok hartzen du parte: bakarlariak, orkestra eta koruak. Ricardo Canessa da obraren zuzendaria. Napoliko San Carlo Opera Teatroko kidea da. Eta, musika zuzendari lanetan, berriz, Eslovakiako Opera Nazionaleko Martin Mazik.

Drama barregarria

Don Giovanni drama barregarria da. Komedia eta melodrama nahasten ditu, honenbestez. Pragan estreinatu zen 1987ko urriaren 29an. Operen opera moduan hartua izan da Mozarten lan hau. Don Juan, gizon prestu bezain tunantea, emakume losintxaria, inolako etikarik bakoa, da protagonista eta Leporello morroia du lagun. Haien pasadizo eta gorabeherak kontatzen ditu operak.

Emanaldia puntu-puntuan hasiko da, 20:00etan eta ateak ordu erdi lehenago irekiko dituzte. Ozenki elkartekoek ohartarazi dute garrantzitsua dela garaiz ibiltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak