Euskararen eta feminismoaren gaineko mahai-ingurua izango da gaur

Josu Basterra 2014ko urr. 30a, 07:00

Gaur arratsaldean Kulturateko areto nagusian mahai-ingurua egingo dute. 18:30ean hasiko da, eta euskaldunak eta feminismoa izango da eztabaidagai. Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Ainhoa Beolak hartuko dute parte hizlari bezala.

Gaur arratsaldean Kulturateko areto nagusian mahai-ingurua egingo dute. 18:30ean hasiko da, eta euskaldunak eta feminismoa izango da eztabaidagai. Emakume Txokoak, Goienak, AEDk, Emun-ek eta Ekin Emakume Elkarteak antolatu dute.

Moderatzailea Aitziber Aranburuzabala izango da, Goienako kazetaria. Eta hizlariak Lorea Agirre, Idurre Eskisabel eta Ainhoa Beola izango dira.

Lorea Agirre kazetari eta antropologo goierritarrak euskararen eta euskal kulturaren inguruko ikerketetan parte hartu du Mondragon Unibertsitatean. Huheziko Sorguneak ikerguneko ikerlaria da; beraz, ekarpen asko egingo ditu gaurko mahai-inguruan.

Idurre Eskisabel izango da beste hizlarietako bat. Euskal izendegiak gizartean dagoen genero desberdintasuna iraunarazten duen hipotesia jorratu du hark Jakin aldizkarirako. Jakin taldeko kide izateaz gain, kazetaria eta EHUko irakaslea ere bada.

Parte hartuko duen beste hizlaria Euskal Filologian eta Pedagogian lizentziadun Ainhoa Beola donostiarra da. Beolak, Euskal Filologia ikasteaz gain, generoari buruzko masterra egin zuen Bartzelonan eta gaur egun politikaria da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak