Lehengo "umeak", lehengo jolasak

Ubane Madera 2014ko urr. 29a, 08:39

Gizonak kaniketan.

Sardin xesto, cuchillitoSan Juan de Matuté neskatilen jolasetik eratorritako berbak dira horiek. Sasoi batekoek umetako oroitzapen gozoen artean gordeta izango dituztenak. Gauza bera gertatzen da kanika jolasekin. Gaur egungo kristalezko kanikak barik buztinezkoak edo harrizkoak erabiltzen zituztenekoak ondo gogoan dituzte beste askok. Horiexek ekarri ditu gogora oraingo honetan Josemari Velez de Mendizabal historiagileak, bideo eta guzti. Hemen kanika jolasena klikagai (barruan San Juan de Matuté-rena).

"Garaiko sei neskatilak" eta "Arrasateko lau mutiko ohik" ematen dituzte, hurrenez hurren, antzinako jolas horien gaineko nondik norakoak Aramaioko historiagileak berak grabatutako bi bideotan.

Hemen klikatuta ikus dezakezue San Juan de Matuté jolasa zelakoa zen.

Ikusgai daude biak ala biak Hots Begi Danbolinak blogean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak